Santa Ageda bezperan santeskean ateratzeko ohitura zaharrari gogoz eutsi zaio aurten ere Hernanin. Arratsaldetik aurrera, herriko hainbat talde atera ziren ostiralean, makila eskutan, Santa Agedaren alabantzak abestutzera. Kaxkoan, Goiz Eguzki Abesbatza izan zen lehenengoa erakusten Hernanin eztarri sano ugari daudela.
Ohitura Zaharrak Abesbatzak ere ez zion urteroko zitari hutsik egin eta Milagrosatik abiatu eta Kaxkoan barrena ibili ziren txistulari eta bertsolariez lagunduta. Hirugarren Abesbatza bat ere ibili zen aterik ate oles egiten: Kantuz Abesbatza, hain zuzen. Hiru abesbatzek, Kaxkora ez ezik Zaharren Egoitzara ere eraman zituzten Santa Agedako doinuak.
Eta Kaxkotik kanpora, Ereñotzun ere ibili ziren etxez etxe eta baserriz baserri santeskean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!