Atzieta kalean ehun urte egin dituen magnolia botako du Udalak, erortzeko duen arriskua dela eta. Jakinarazi duenez, orain dela 10 urte gutxi gorabehera, enborra gaixo zeukala detektatu zuten eta kimaketa lanak egin eta horrela mantentzen saiatu diren arren, duela hilabete batzuk ikusi dute enborra gaixo dagoela; dena zuloz betea eta bizitzeko inongo esperantzarik gabe. Enborreko zulogune horren eraginez, haizete batek arbola bota dezakeela azaldu dute eta erorketa saihesteko ipurditik botatzea dela irtenbide bakarra.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!