Espainiako Txapelketan izango da gaur Maitane Iruretagoiena

Kronika - Erredakzioa 2011ko ots. 5a, 01:00

Espainiako Txapelketan hartuko du parte gaur, promesa mailan, Maitane Iruretagoiena hernaniarrak. Sevillan jokatuko da, eta 60 metroko proban hartuko du parte. Iruretagoienak Kronikari adierazi dionez domina bat lortzeko aukera era badu: «urte honetan egin dudan denbora onena 7.66koa da eta rankinean hirugarren postuan nago».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!