Banaizbagara elkartea, hau da, etorkinei euskerazko behar-beharrezko hitzak irakasten dizkien elkartea martxan jarriko da gaur, berriz. Eta ikasturte berriari, berritasunekin ekingo diote. Orain arte Zumitzan biltzen ziren larunbatero eta gaurtik aurrera Txema tabernan bilduko dira. «Etorkin gehienak hemen biltzen dira, orduan hona etortzea egokiagoa dela pentsatu dugu. Gainera tabernako langileak askotan ezin izaten zuen etorri lanagatik eta orain aukera izango du», azaldu du Petra Elser irakasleak. Horrez gain, elkarteak Udala, AEK, Dobera eta Amher-en babesa lortu du eta Hernanialdeko AEKko bi irakasle ariko dira: Maite Villasante eta Ion Olano.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!