Lopez eta Otegi, bi hernaniar gaur finalean

Kronika - Erredakzioa 2011ko ots. 5a, 01:00

hernaniko pelota mundua goren-gorenean dabil azken urteetan, eta horren adibide dira aurten jokatzen ari diren finalak. Gaurkoan bi paretako pelotaleku tradizionalak alde batera utzi, eta trinketea izango da protagonista. Gipuz­koako Txapelketa ari dira jokatzen, eta gaur da final haundien eguna. Eta nola ez, Hernanik izango ditu ordezkariak bertan; bi hain zuzen: Ander Lopez eta Aritz Otagi. Bi finalak Irurako trinketean jokatuko dira, 10:15etan hasita. Lehenengo hernaniarrak, Ander Lopezek, jaialdiko bigarren partiduan jokatuko du finala. Urnietako Loitegi pelotaria izango du aurrean, eta partidua oso berdindua izatea espero da. Irabaziz gero, Lopezek txapelketa bikaina egin izanaren saria jasoko du gaur: txapela. Aritz Otegik senior mailako finala jokatuko du jaialdiko hirugarren partiduan. Usurbilgo Urruzolaren kontra neurtuko ditu indarrak. Kasu honetan ere, partidua oso parekatua izango da, eta Otaegik bere arma baliotsuena, esperientzia, erabiltzen asmatzen badu, irabazteko aukera haundia izango du.


Kutxa Sariko partidua gaur, Hernanin
Munduko 12 paletari onenek parte hartzen duten txapelketako partidua jokatuko da bihar, 11:00etan, Hernaniko pelotalekuan. Aurreneko partiduan Goiatz Mazisidor hernaniarrak jokatuko du Ipa­rraldeko Serrerekin, Na­farroako Muneta eta Ipa­rraldeko Gracieten kontra. Bigarren partiduan Etxe­leku eta Montesek jokatuko dute Espinar eta Ruiz de Larramendiren kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!