Ereñotzuko hautagai-zerrenda osatzeko, izena emateko aukera, bihar

Kronika - Erredakzioa 2011ko ots. 5a, 01:00

Maiatzeko hauteskundeetan, Ereñotzuko auzotarrek auzo alkate eta juntakideak aukeratu ahal izango dituzte. Ereñotzuko Olak auzo elkarteak dei egiten die auzotarrei, bihar 09:00etatik 13:00etara, elkarteak aurkeztuko duen hautagai-zerrenda osatzeko, izenen proposamenak eramatera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!