Prozesu demokratiko honetan, eragile politiko aktibo gisa ariko dela jakinarazi du presoen kolektiboak

Kronika - Erredakzioa 2011ko ots. 5a, 01:00

Hernaniko Amnistiaren Al­­deko Mugimenduak Euskal Preso Politikoen Kolektiboa­ren agiriaren berri eman du prentsa ohar bidez. Agirian, presoen kolektiboak dio, orain dela 30 urtetik egin bezalaxe, «gure herriaren aitortza lortu eta euskal herritarrok gure etorkizunaz erabakitzeko es­ku­bidea errespetatu dadin borrokatzen» jarraituko duela. «Euskal Herria izango da! Hori da gure borroka». Eta azpimarratu du, une honetan ere, EPPK eragile politiko ak­ti­bo gisa ariko dela. «Gure ko­lek­tiboaren existentzia osoan be­­zalaxe, gauden, gauzatzen ziegetatik, Euskal Herriaren as­kapen prozesuari gure ekar­pen xumea egiteko borondate sendoa daukagu. Euskal He­rria­rentzat marko demo­kra­tiko bat eraikitzea helburu du­en prozesu demokratikoan gu­re ekarpenak egin eta parte aktibo izateko eskubide osoa dugu eta horretarako pres­tu­tasuna eta grina ere baditugu».

Gernikako akordioaren ordezkaritza, EPPKrekin harremanetan jartzea eskatu

EPPK eragile aktibo izateko bi­de horretan, Gernikako akor­­­dioak duen garrantzia azpimarratzen du kolek­tibo­ak bere agirian: «Euskal He­rria­ren etorkizuna modu de­mo­kratikoan eraikitzea ahal­bi­detuko duten zutabeen ar­te­an, Amnistia kokatzen du akor­dioak. Horrez gain, am­nis­tiaren bidean euskal preso politikoen eskubideen aitor­tza eta errespetua eskatzen du. EPPKrekin erabateko lo­tu­ra duten gaiak dira aipa­tu­takoak, baita zuzen zuzenean eragiten diotenak ere». Gaineratu duenez, proze­su demokratikoa ezaugarritu eta abian jartzeko ahalegin ho­rre­tan, harremanak nor­ma­­­­lizatu eta prozesuan EPPKren parte har­tzea ber­matzeko ahalegi­na eskatu die­te akordioko era­gileei. «Ger­nikako akor­di­oa­ren or­dez­karitza ofizial bat, EPPKk izendatu duen mintza­ki­de­tzarekin harremanetan jar­tzea da eskatu dieguna».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!