Hernaniko bolariak binakako bola txapelketan ari dira parte hartzen, eta bihar Añorgan izango dute hirugarren tiraldia. Joan den asteburuan Mutiloan izan zuten tiraldia eta Ategorrietako P. Lazkanok eta X. Lazkanok irabazi zuten 187 brila botata. Lehen hernaniarrak Miner aita semak izan ziren, eta bosgarren postua lortu zuten, 181 brilarekin. Gainontzeko hernaniarrek ondorengo postuak lortu zituzten: M. Burugain eta J. Ugalde 7garren; eta M. Arrozpide eta A. Goenaga 12garren.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!