Barrikotean izena emateko azken eguna gaur, bazkideek

Kronika - Erredakzioa 2011ko ots. 5a, 01:00

Karobi elkarteak Barri­kotea antolatu du otsailaren 18an 20:30etan, eta izena emateko azken eguna dute gaur, bazkideek. Bazkide ez dire­nek bihartik eman ahal izango dute izena hilaren 13ra bitarte. Gehienez, 65 mahaikidek eman dezakete izena eta ba­rrikotea aurrera ateratzeko, gutxienez, 30 pertsona apun­tatu beharko dira. Menua honakoa izango da: bakailu tortilla, entre­ko­ta, gazta, intxaurrak eta men­briloa eta kafea. Hori guztia 20 euroren truke.

Mus Txapelketa

Karobi elkarteak XI. Mus Txapelketa ere antolatu du eta izena emateko epea zabalik dago otsailaren 28ra arte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!