Beñat Apezetxea goizuetarrak gida baimena ateratzeko azterketa teorikoa euskeraz egin eta gainditu du eta 400 euroko saria jaso zuen atzo, teorikoa ateratzen izandako gastuak ordaintzeko. Apezetxeaz gain, beste 9k gainditu dute teorikoa euskeraz Hernanin, guztiek Otamendi autoeskolan, eta denen artean egin da zozketa. Ikasturte honetan kanpainak aurrera jarraituko du eta Apezetxeak animatzeko deia luzatu zuen, euskeraz gazteleraz bezalaxe atera daitekeela esanez; izan ere, lehenengoan gainditu du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!