«Harriduraz eta esker onez jaso dut saria»

Kronika - Erredakzioa 2011ko ots. 5a, 01:00

andoni Arabaolazak jaso zuen abenduan, Espainiako Mendi Federazioaren sari ezaguna, GARA egunkarian, 10 urtean mendiari egin dion jarraipenagatik. Hernania­rrak esker onez jaso du saria, Eus­kal Herriko egunkari bati horrelako jarraipena egiteagatik harrituta. «Gustora hartu dugu errekonozimendua; nazioarteko sari bat bezala». Mendizaleen Jardu­nal­diaren barruan, 13 sari eman ditu aurten FEDMEk, eta Arabaolazak Jordi Pons Kataluiniako alpinista historikoaren eskutik jaso du saria. «Irakurtzen zaituztela ikustea pozgarria da, baina presioa ere jartzen dizu» 10 urtez, astero 4 orrialde idazten ditu Arabaolazak, mendiari buruz. Mendia eta alpinismoa kontatzeko modu bereziagatik, jarraitzaile asko ditu hernaniarrak, eta berak dionez pozgarria da hori. «Konturatu naiz jende askok irakurtzen duela, nauela. Poza ematen du horrek, baina presioa ere bada, ezin duzulako guardia jaitsi; nibel hori mantendu behar duzu». «Alpinistak asko du esploratzailetik» Al­pinismoa eta eskalada teknikoari buruz asko idazten du Arabaolazak. Kirol eskalada, edo 8.000 me­troko mendietatik urruti ikusten du bere burua, ezer kentzen ez dien arren. «Mendiak mila aurpegi ditu, eta nik aurpegi alpino eta teknikoari jarrai­tzen diot, 8.000 metroko mendietatik urruti». Zer da alpinista izatea? Gal­de­tuta, Arabaolazak dio, es­plo­ratzailetik asko duela bere gustoko alpinismoak. «Esplo­ratzailetik, jakinduritik... toki ezezagun batera joan, ezagutu, ikasi, zailtasunak bilatu, eta gainditzen saiatu». Gaur egun, kirol eskaladak jarraipen haundia du Euskal Herrian; eta baita Hernanin ere, Arabaolazak dioenez. «Ez diet ezer kentzen, baina mendirako joerarik ez dute gazteek. Gehiago hitz egiten dute numero edo letrez, 8a, 8b...». «Ez naiz mito zalea» Eduardo Martinez de Pison edo Jim Bridwelli egindako elkarrizketak ditu, kuttunenak Arabaolazak, mendia ikusteko zuten modua asko gustatu zitzaiolako. «Identifikatu egiten zara; beraiekin vivac bat egiten ariko bazina bezala. Hala ere, elkarrizketa guztiek uzten dizute zerbait; alde ho­rretatik, ez naiz mito zalea». GARAn jarraitu GARAn idazten jarraituko du Arabaolazak. Horixe du ogibidea, eta oraindik engatxatua dagoela dio. Noizbait irudi erreportajeren bat egin nahiko luke, eta liburua ere aspaldiko ametsa omen du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!