Txileko irrati komunitarioei buruzko hitzaldia, gaur Biterin

Kronika - Erredakzioa 2011ko ots. 3a, 01:00

Txileko irrati komunitarioen egoera aztertuko dute gaur Hernanin, 19:30etan Bite­­rin. AMARCeko (Mundu­ko Irrati Komunita­rio­en El­kar­tea) presidenteak Ma­ria Pia Mattak, eta AMARCeko Europako presidenteak Ma­ria­no Sanchezek emango dute hitzaldia: Adierazpen askatasuna larrialdi eta berreraikuntza prozesuetan. AMARCek landutako printzipioetan oinarrituta egingo dute azterketa, hau da, irratietan eta ikusen­tzunezko komunikabideetan dibertsitatea bermatzeko lan­du duten printzipioetan oinarrituta.

Hitzaldian, batez ere, irrati komunitarioei zigorrak ezartzea ahalbidetzen duten legediei buruz ariko dira, Txilen gertatzen den bezala. Horrez gain, estrategien be­rri emango dute. Azalduko dute nola lortu zuen Txilek hondamendi egoerari aurre egitea irrati mugimenduaren bidez. Hitzaldia, Molotoff irratiak eta Pausumedia GKEk antolatu dute Udala­ren laguntzarekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!