Igandean, Adarraga Memoriala izango da Hernanin, eta bertan, besteak beste, Gipuzkoako Kros Labur Txapelketa jokatuko da. Guztira, maila ezberdinetan banatuta, zazpi lasterketa izango dira. Landare errugbi zelaian izango dira goizeko 10:00etatik aurrera.
Lehenengoak korritzen kadeteak izango dira; 10:00etan aterako dira bai neskak, bai mutilak. Neskek 3.000 m egingo dituzte (4 buelta) eta mutilek 3.800 m (5 buelta). Hurrengoak ateratzen, alebin neskak izango dira, 10:25etan. 1.882 m (2 buelta) egingo dituzte. Alebin mutilak 10:45etan aterako dira eta 2.350 m (3 buelta) egingo dituzte. Jarraian, infantil neskak aterako dira 11:10etan eta 2.350 m (3 buelta) egingo dituzte. Infantil mutilak 11:30etan aterako dira eta 3.402 m (4 buelta) egingo dituzte. Seniorrentzat, Kros Labur Txapelketa izango da 12:10etan. Parte hartzaileek 3.800 m (5 buelta) egin beharko dituzte.