Ostirala badator, Santa Ageda bezpera, eta eztarriak berotzen hasteko unea ere bada. Hori horrela, ostiralean herriko kaleetan barrena kantatuko dituzten bertsoak entsaiatuko dituzte gaur, 20:00etan Biterin, Ohitura Zaharrak Abesbatzako kideek. Animatzeko eta kantura azaltzeko dei egin dute. Ohiturari jarraituz eta Ohiturak gogoan, euskara ahoan lelopean, aterako dira ostiralean Ohitura Zaharrak Abesbatzako kideak santeskean. Herriko txistulariek eta bertsolariek ere ez dute hutsik egingo urteroko zitara. Arratsaldeko 18:15etan aterako dira Milagrosatik eta bertan parte hartzeko deia ere luzatu dute.
Ereñotzun ere entsaioa gaur
Urtero bezala, Ereñotzun ere Santa Ageda bezperan, hau da, ostiralean, santeskean aterako dira, Ur-Mia elkarteak antolatuta eta gaur azken entsaioa izango dute. Arratsaldeko 20:30etan jarri dute hitzordua elkartean bertan.