Korrika Batzordearen bilera bihar

Kronika - Erredakzioa 2011ko ots. 2a, 01:00

Aurten Korrika 17 izango da eta guztia antolatzeko lanetan ari da AEK. Ardura nagusia berea izan arren, herriko eragile eta pertsonen laguntza ezinbestekoa izaten du eta horretarako Korrika Batzor­de­ak antolatu ditu, urtero bezala. Hernanin, Batzordearen lehenengo bilera bihar izango da, 17:00etan Biterin. Astigarra­gan astelehenean izango da, 17:00etan bertako kultur etxean. Herritarren parte hartzea ongi etorria izango dela azpimarratu dute, «Korrika, azken batean, lasterketa herrikoia baita».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!