Luis Goñi eta Aitor Goñi anaiak Espainiako Neguko Open Master Txapelketan izan ziren joan den astean, Pontevedran, eta sekulako emaitzekin itzuli dira: urrezko bi domina eta zilarrezko batekin, hain zuzen. Luis Goñik 400 metro librean eta 800 metro librean hartu zuen parte eta bi frogetan izan zen txapelduna, bere mailan (35 -39 urte). 400 librean 4:33.29ko denbora egin zuen eta 800 librean 9:26.13.
Aitor Goñik 200 metro bizkar frogan lortu zuen zilarrezko domina, 2:34.30eko denbora eginda (35-39 urte). Txapelduna Daniel Molina izan zen 2:24.10eko denborarekin.
Horrez gain, beste hiru frogatan ere hartu zuen parte Aitorrek eta emaitzak ez ziren nolanahikoak izan: 100 metro bizkarrean, bosgarren, 1:10.33 denborarekin; 200 metro librean, seigarren, 2:20.05 denborarekin; eta 100 metro librean, seigarren, 1:03.44 denborarekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!