Animaliei buruzko araudia aldatzea onartuko da gaur Plenoan, besteak beste

Kronika - Erredakzioa 2011ko ots. 2a, 01:00

Plenoa izango da gaur eta bes­teak beste, onartuko da animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen udal ordenan­tza­­ren moldaketa. Udalak jakinarazi duenez, «aldaketaren hel­­­­­­burua argia da: batetik sai­hes­tu nahi da, txakur jabeek txa­­kurra kalean uztea edo aban­­­­do­na­tzea, eta bestetik, txa­­kur-ka­kak espazio publikoetatik ez ja­so­tzea». Horreta­ra­ko, txa­­­kurren udal erregistroan, orain arteko datuez gain, txakurren DNA (ADN) ana­lisia ere jasoko dutela jakinarazi dute. Plenoak aldaketa hauek onar­­­­­­tu ostean, hilabeteko epea izango dute herritarrek zuzenketak aurkezteko, eta zuzenketak aurkeztu ondoren, Plenoak behin betiko onarpena eman beharko dio araudiari.

Jabearen aurkako prozedura ireki
DNA froga egitea animalia ja­bea­ren ardura izango da. Iden­tifikazio genetiko horren bidez Udalak bazterrean utzitako animalia identifika­tzea, Txipa kendu dioten txakurra zein den zehaztea eta kalean edo espazio publikoetan jaso gabe utzitako txakur-kakak zein txakurrenak diren jakitea lortu dezake. Jabeak kaka jasotzen ez badu, Udaltzainek lagin bat hartuko dute EHUko DNA bankuak ezarritako protokoloaren arabera. Ondoren, banku horretara bidaliko dute, txakurra identifikatu ahal izateko, eta azkenik, jabearen aurkako prozedura irekiko dute. Txa­ku­­­rra identifikatzeko egindako gastu guztiak jabeak or­dain­­­du beharko ditu. Araudiaren arabera, hutsegite arinak izango dira aurrerantzean animaliak eragin di­tzakeen kalteen aurrean eran­tzukizun zibileko asegurua ez izatea eta DNA analisia egin gabe izatea, eta dagozkion isunak ezarriko zaizkie jabeei. Horrez gain, araudiak aurre­­rantzean hutsegite larri gisa hartuko du animaliei tratu iraingarria ematea, eta horren araberako zigorra izango du tratu txarren eragileak.

Hondakinak Hernanik bidaltzea erabakigai
San Markok eta Hernanik akordio berria sinatu zuten joan den astean eta akordioaren arabera, Hernanik bilduko ditu hondakinak epaileak sententzia definitiboa eman arte. Akordio hori onartu edo ez ere erabakiko da gaur Plenoan. Horrez gain, San­ta Barbarako tiro-eremuari buruz ariko dira, 19:00etan Pleno Aretoan (2. pisua).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!