Kaldererotan ateratzeko entsaioak gaur, bihar eta etzi

Kronika - Erredakzioa 2011ko ots. 1a, 01:00

Beste urtebetez, Kaldere­roen konpartsa aterako da Hernanin, Elur Txori elkartearen eskutik. Konpartsaren irteera larunbatean izango da, gaueko 21:00etan eta bertan parte hartzeko entsaioak gaur hasiko dira. Guztira hi­ru entsaio egingo dira: gaur eta bihar, 20:00etan Elur Txo­ri elkartean; eta ostegunean, 20:30etan Milagrosan. Azken hori entsaio orokorra izango da eta Musika Bandarekin egingo da.

Mende erdi honetan parte hartu dutenei deia
Kaldereroak 50 urte beteko dituzte aurten Hernanin eta Elur Txoriko kideek anima­tzeko deia luzatu diete mende erdi honetan parte hartu duten guztiei. Horrez gain, urteurrena dela eta, hainbat ekintza an­to­la­­tu ditu Elur Txorik. Al­de ba­tetik, argazki erakusketa dago Biterin. Otsailaren 5era arte egongo da ikusgai, 17:00etatik 20:00etara. Eta bes­­­tetik, liburua eta DVDa daude erosgai. Oindi tabernan eta Peña okindegian dau­de salgai eta Mi­guel Lu­jan­biori erosteko auke­ra ere bada.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!