Gipuzkoako Kros Labur Txapelketaren barruan, Hernaniko Adarraga Krosa jokatuko da igandean. Maila ezberdinetako zazpi lasterketa izango dira guztira, Landare Rugby Zelaietan, goizeko 10:00etatik aurrera. Kadeteetan, neskak 3.000 m (4 buelta) eta mutilak 3.800 m (5 buelta). Biak 10:00etan. Alebinetan, neskak 1.882 m (2 buelta) 10:25etan, eta mutilak 2.350 m (3 buelta) 10:45etan. Infantiletan, neskak 2.350 m (3 buelta) 11:10etan, eta mutilak 3.402 m (4 buelta) 11:30etan. Kros Laburra 12:10etan izango da eta 3.800 m (5 buelta) egin beharko dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!