Besabitik Goizuetara, mendi martxa

Kronika - Erredakzioa 2011ko ots. 1a, 01:00

Hernaniko Gazte Asanbladak antolatuta, mendi martxa egin zuen Hernaniko gazte lagun talde batek Besabitik Goizuetara, urtarrilaren 22an. Goizeko 08:00ak aldera abiatu ziren eta 4 ordu eta erdiko ibilia egin ondoren iritsi ziren Goizuetara. Bertako gazteek bazkari ederra prestatu zieten elkartean. Guztira 30 bat elkartu ziren mahaiaren bueltan eta giro ederrean bazkaldu ondoren, musean aritu ziren, besteak beste.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!