Otsailari ekiteko eztarriak ondo prestatzea komeni; izan ere, Santa Ageda eta Kaldereroekin kantuan aritzeko aukerarik ez da faltako. Santeskean ostiralean aterako dira eta Kaldereroen konpartsa, larunbatean.
Horrez gain, hilabete honetan nabarmentzekoa da Biterin izango den antzerki zikloa. Otsailaren 14, 15 eta 16an izango dira antzezlanak. Horrez gain, txotx denboraldiko ekintza ugari izango dira, hala nola, haurrentzako emanaldia, malabareak, kale antzerkia eta hain arrakastatsua egin den Sagar Lasterra herri lasterketa. Hilaren 26an izango da. Eta hilabetea, hasi bezala, bukatu ere indartsu bukatuko da, Iñude eta Artzainekin eta Musika Bandaren inauterietako kontzertuarekin.
OROKORRA
Otsailak 1-7: Sendabelarrak ikastaroan izen ematea, Biterin.
Otsailak 4: Santa Agedako abesbatzen irteera.
Otsailak 5: Kalderero konpartsaren irteera, Elur Txori Elkartearen eskuti, 21:00etan.
Otsailak 12: Kalez Kale Kantari, Plaza Berrin, 12:00etan.
Otsailak, 14, 15 eta 16: Antzerki Zikloa, Biterin, 20:00etan.
Otsailak 22: Ipuin kontaketa, Lur Kortaren eskutik, Udal Liburutegian 17:30etan (3-4 urte) eta 18:00etan (5-7 urte).
Otsailak 26: 2. Eskuko Azoka, Atsegindegin.
Otsailak 27:
u Inauterietako kontzertua, Hernaniko Musika Bandaren eskutik. Udaletxeko Arkupetan 13:15etan.
u Iñude eta Artzainak konpartsaren irteera, Urumea Ikastolaren eskutik, 12:00etan.
TXOTX DENBORALDIA
Otsailak 6: Haurrentzat emanaldia, Beldurraren etxean. Hipo eta Tomax. Atsegindegin; 17:00etan.
Otsailak 11: L´explorateur: malabarrak, akrobaziak, Clownak eta Piroteknia.
Otsailak 18: Kale Antzerkia: Camping renove. Trapu Zaharrak taldea.
Otsailak 25: Zo Zongo
perkusio taldea.
Otsailak 26: V. Sagar Lasterra.
literatur solasaldiak
Otsailak 9: La historia de mi hijo. Nadine Gordimer. Liburutegian, 19:30etan.
Otsailak 15: Edo zu edo ni. Ixiar Rozas. Liburutegian, 19:30etan.
ERAKUSKETAK
Otsailak 5: Kaldereroen konpartsaren 50garren urteurrenaren bukaera. Elur Txorik antolatuta, Biterin.
Otsailak 11: Argazki erakusketaren bukaera. Carlos de la Peña, Biterin.
Otsailak 21: Margoak. Julian Gomez, Biterin.
GAZTE TXOKOA
Otsailak 5: Marrazki lehiaketa.
Otsailak 9-10-16-17: Karetak egiteko tailerrak
Otsailak 12-16: Sukaldaritza tailerra
Otsailak 20: Txuri Urdinera.
Otsailak 23-24: Arbel tailerra.