Solidaritatea, aste honetan

Kronika - Erredakzioa 2011ko urt. 31a, 01:00

Hiru zita izango dira aste honetan Hernanin, solidaritatearekin. Gaur, bi hernaniarrek hitzaldia emango dute, Guatemalan boluntario ibili diren egunei buruz. Yera Aranok 7 hilabete egin ditu Ixcán-en, Quiché departamenduan, eta hango esperientziak kontatuko ditu. Esteban Mateosek Jocotán herrian egin du hilabete, Chiquimulako departamenduan; hango berri emango du Mateosek ere. 19:00etan, Biteri kultur etxean.

Palestinari laguntza emateko bilera deitu dute bihar, 19:30etan Biterin. Rumbo a Gaza barkuak babesa eman nahi dio Palestinari, eta hari nola lagundu hitz egingo dute, gaurko bileran.

Txileko irrati komunitarioei buruz ariko dira ostegunean, 19:30etan Biterin. Maria Pia Matta AMARCeko presidentea eta Mariano Sánchez AMARCeko Euro­pa­ko presidentea ariko dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!