errugbiko talde nagusiak 72-12 irabazi zion atzo Uribealdeari, ligako azken partidua, eta Ohorezko B mailan laugarren bukatu dute. Igoera jokatu gabe geratuko dira, aurten, eta Espainiako Kopari begira jarriak dira, Patrick Polidoriren mutilak; otsailaren 6an hasiko da Kopako lehenengo fasea.
Musika Bandari oroigarria
Hernaniko Musika Bandak 150 urte bete ditu aurten, eta atzo ohorezko sakea egin zuten Landaren, urteotan egindako lanaren errekonozimendu gisa. Juan Arzallus lehendakariak egin zuen sakea, eta Zipri Otxandorena zuzendariak jaso zuen oroigarria, taldeko kideen eskutik.