AMHERek eta Udalak lankidetza hitzarmena sinatu dute

Kronika - Erredakzioa 2011ko urt. 30a, 01:00

AMHER elkarteak eta Uda­lak 2007an sinatu zuten au­rreneko lankidetza hitzarmena. Ordutik hona, bi urtetik be­hin luzatu dute; azkena az­teazkenean, Udaleko Pleno Aretoan.

Hitzarmena sinatuta, AMHER elkarteak Udalaren laguntza jasotzen jarraituko du, bai finantziazioan, eta baita hainbat ekintza antola­tzeko orduan ere. Bere aldetik, AMHERek etorkinen alde lanean jarraitzeko konpromisoa hartu du. Orain arte bezala, aholkularitza juridiko eta soziala ematen jarraituko du, besteak beste honakoetan: administrazio egoera irregularretan, en­pleguan, etxebizitzan, gizarte arrazismoan eta abarrean. Horrez gain, aniztasunaren inguruko gaiak lantzen segiko du AMHERek, eta  herritarrei zuzendutako ekintza kulturalak antola­tzen ere jarraituko du. Sen­tsi­bi­lizazio kanpaina ezberdinak ere antolatuko ditu elkarteak, eta ekintza ezberdinak antolatuta, beste herrietako kultura ere gerturatuko du Her­nanira. Azkenik, hitzarmen hau sinatuta, ildo horretan jarraitzera konprometitzen da elkartea, eta horrez gain, ekintza eremua zabalatzea ere aurreikusten du.

Hau guztiaz gain, klausula batzuk ere jarri dituzte hi­tzarmenean besteak beste, ondorengoak: AMHERek orainarteko lokala mantenduko du; 08:00etatik 22:00ak arteko ordutegia izango du; eta herritarrei zuzendutako mezuetan euskara lehenetsiko du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!