GArikoitz Altuna erremontista amezketarrari omenaldia egingo diote larunbatean, Galarretan. Ekitaldiaren aurkezpena egin zuten atzo eta Altuna IIak esker oneko hitzak izan zituen: «Niretzat egun ederra izango da eta enpresa berriari, Oriamendiri, eskerrak eman nahi dizkiot, omenaldi hau egiteagatik. Baita pelotari guztiei eta urte honetan babesa eman didaten guztiei ere. Babes horrek gertatutakoari aurre egiten lagundu dit». Altuna IIak 2009ko abenduan erremontea utzi behar izan zuen pelotakada batek ezker begian jo zuelako eta ia ikusmen osoa galdu duelako ondorioz.
Omenaldirako jaialdi berezia prestatu dute larunbatean, eta besteak beste, egungo lau pelotari onenek jokatuko dute estelarrean: Ezkurra eta San Miguel, Zeberio eta Urrutiaren aurka neurtuko dira. Estelarraren ostean izango da omenaldia. Guztia ETB1n ikusteko aukera izango da diferituan, 23:00etatik aurrera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!