«Ez da bakarrik ingurumenari edo elikadurari dagokion arazoa; jokoan dago pertsonon askatasuna»

Kronika - Erredakzioa 2011ko urt. 30a, 01:00

Transgenikoei buruzko hitzaldia eman zuen ‘Buter’-ek joan den astean, Hernaniko AHTaren Aurkako Taldeak antolatuta. Transgenikoak zer diren, nondik datozen, zein kalte eragiten dituzten eta aurre egiteko zein bide dauden azaldu zituen. Ingurumen eta elikadura arazoak sortzetik haruntzago doala azpimarratu zuen.

Tomateak arrain geneekin, artoa eskorpioiaren geneekin, izokiak giza geneekin... Orga­nismo batek ezaugarri jakin batzuk izan ditzan geneak ma­n­ipulatzen dira, inge­niari­tza genetikoaren bidez, eta horien emaitzak dira transgenikoak. Ho­­ri egiten da, esaterako, to­ma­teak urtaro guztian izateko. «Tomatea izatez, sasoi berokoa da. Orduan, sasoi ho­tzetan bizi den arrain baten genea sartzen diote tomateari, hotzari aurre egiteko gai izan dadin. Eta artoaren kasuan, artoaz elika­tzen den arra hil egiten da, berau jatean», hala azaldu zuen Buter-ek transgenikoei buruz emandako hi­tzaldian. Hitzal­dia aurreko astean izan zen Kontrakantxa Gaztetxean, Her­naniko AHTaren Aurkako Tal­deak antolatuta.

Buter-ek argi azaldu zuen transgenikoak ezkutuko arrisku bat direla eta munduko izaki guztien eboluzio naturalean kalte kontaezinak ari direla eragiten, naturan, osasunean eta ekonomian, besteak beste: «Natura suntsitzen dute, transgenikoek izugarrizko kutsadura eragiten dute eta   lurra ezin da berreskuratu. Horrez gain, in­tsektuak hil­tzen dira eta polinizaziorako hain garrantzi­tsuak diren erleak ere bai. Eta polinizazioarekin, nekazaritza tradizionaleko lurrak kutsa­tzen dira. Osasunari dagokionean, intoxikazioa dakar, alergia berriak sortzeko arriskua dago, landareek ezaugarri nu­tri­tiboak gal­tzen dituzte eta bi­tamina horiek ez dira barnera­tzen. Eta azpimarratzekoa da sekulako menpekotasun ekonomikoa sortzen dutela: hazien kostua haundia da (erosi egin behar dira, ez baitira erreproduzitzen modu tradizionalean bezala), kanona ordaindu behar da patentea dela eta...». Eta gaineratu zuen: «Transge­nikoak es­tra­tegia ba­ten parte dira, konpainia haundien interesen araberako nekazaritza eredu an­ker hau gara­tzeko, herritarren beharrak alde batera utzita».

Nola iritsi gara honaino?
Buter-ek egungo egoera hobeto ulertzeko, nekazaritzaren historiara jo zuen. Azal­du­takoaren arabera, feudalismotik abiatu eta egungo nekazaritza industrialera iritsi gara. «Elikagaien produkzioaren mo­nopolioa lortzeko ahalegin ezberdinak egin dira eta azkenean lortu da nekazaritza genetikoarekin, hau da, transgenikoekin. Hastape­nak 1840an daude. Laborantza kimikoari buruzko ikerketak egin zituen Justus Von Liebig-ek eta laborantza organiko tradizioanala baino hobea zela zioen eta pentsaera hori ere zabaldu zen. Nekazaritzan produktu kimikoak erabiltzen urte batzuk beranduago hasi ziren. Lehenengo Mundu Gerran, amoniakoa erabili zen lehergaiak eta gas pozoitsuak sortzeko eta gerra bukatzean, sobratutako gasa, nekazaritzaren esku utzi zen, intsektuen aurka erabiltzeko. Industria kimikoarekiko menpekotasuna sortzen hasi zen ordura arte ez zegoena. Bigarren Mundu Gerraren ostean berdina gertatu zen. Gasa eraldatu zen intsektizidak sor­tzeko. Du Pont, Down, Mon­santo... nekazaritzako enpresa haundiak erabiltzen hasi ziren».

Garatutako teknologia ho­rien atzetik, berriz, Iraultza Ber­dea sortu zela azaldu zuen: «Au­keraketa genetikoa, pro­duk­tu kimikoak... erabiltzen zi­ren eta produkzioa izugarri hazi zen.  Mexikon sortu zen eta za­bal­tzen hasi zen, batez ere hiru­ga­rren munduan. Goseari eta des­nutrizioari konponbidea ema­teko bidea ikusten zen. Esa­terako, Mexikon 1950ean, 750 kg/hektareako produzitzen zen eta 20 urte beranduago 3.200 kg/ha».
Dena dela, zeregin hori izatetik oso urruti daudela azaldu zu­en Buter-ek: «Interesek ira­baz­ten dute, korporazio haundien eta babesten duten estatuen negozioa da. Era­ba­kiak he­rri­tarren benetako interesei ja­­ramonik egin gabe har­tzen di­­tuzte. Eta le­geak sor­tzen dituzte euren interesen arabera. Era­ba­teko menpekotasuna dago ne­ka­zaritza in­dustria­la­re­kiko eta nekazari­tza lokala desagertzen ari da».

Estatuan 1998an hasi ziren transgenikoak lantzen. Artoa, hain zuzen. Eta egun berau da gehien lantzen dena, baina badira beste landare eta barazki  batzuk ere, hala nola, patata, algodoia, erremolatxa... Esta­tuan dauden esperimentatzeko lu­rren zerrenda ere eman zuen, Buter-ek. Euskal Herrian ere badira, gehienak Nafarroan. Araban baten batzuk.

Pertsonen askatasuna jokoan
Buter-en arabera, kontua ez da transgenikorik gabeko guneak egotea. «Norberaren herrian ez badaude, ondoko herrian egon­go dirao, edo dendetako produktuetan, supermerkatuetan... Ezezko borobila eman behar dio­gu inon ez egoteari. Neka­zaritza eredu anker honi. Ez da bakarrik ingurumenari edo elikadurari dagokion arazoa. Jo­koan dago pertsonon askatasuna, erabakiak hartzeko ahalmena, gero eta askatasun gutxiago dugu zer jan nahi dugun erabakitzeko. Jokoan dago bizitza mul­tinazionalek kontrola­tzea... Eta alternatibak badaude».

Nola jakin transgenikoa dela?
Hitzaldira bertaratutakoek kez­ka bat azaldu zuten: nola jakin erositakoa transgenikoa dela edo ez? Zenbait produktuk jar­tzen dutela azaldu zuen Buter-ek, baina kezkarik ez izateko, onena norberak bere baratza egitea dela edo ezagutzen den jendearengana jotzea. Ideia bat ere nabarmendu zen hitzaldian: Kontzien­tziazioa. Ez dela edozer erosi behar eta garaian garaikoa jan behar dela.
Datu gehiago aurkitu daitezke honako liburuetan: Trans­­­­genicos: laboratorios siembran muerte, La primavera silenciosa, Cosecha alterada eta El mundo segun Monsanto.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!