hitzaldi mordoxka izango da aste honetan Hernanin. Hiru hitzaldi, hain zuzen: bihar, etzi eta ostegunean. Guatemala, Txile eta ekonomia gaiak ezagutzeko aukera izango dute, beraz, hernaniarrek.
Guatemalan kooperante
Bi hernaniar Guatemalan izan berri dira, kooperante moduan, eta hango berri emango dute. Yera Arano eta Esteban Mateos-ek euren esperientzia kontatuko dute, Quiché eta Chiquimula departamenduetan ibili baitira, hilabete batzuetan, Alboan GKE-ONGarekin. Hitzaldia Biterin da, bihar, 19:30etan, eta GKE batek antolatu du, Hirugarren Adina Hirugarren Munduak, alegia, Udaleko Lankidetza Sailaren laguntzarekin.
Nola funtzionatzen du ekonomiak?
Ixidro Esnaola hernaniarrak hitz egingo du Biterin, etzi, 19:30etatik aurrera, Natzak antolatuta. Ekonomiaren sekretuak azalduko ditu, ekonomilari hernaniarrak.
Txilek egoera gogorra bizitu du oraintsu arte, eta irrati batzuk lan haundia egin dute bitarte horretan, komunitate txiki batzutan, herritarrak informatuta izateko. Horri buruz ariko dira ostegunean, 19:30etan, Biterin, Molotoff eta Pausumedia GKEak antolatuta.