4-1, pasada ederra!

Kronika - Erredakzioa 2011ko urt. 30a, 01:00

gero eta indartsuago dago Hernani, Erregionalen Ohorezko mailan. Erraz irabazi zuten Ibor Manzanoren mutilek atzo ere. Baloia ia erabat berak izan zuten, eta aukerak aprobetxatu egin zituzten. Olasagastik bi gol sartu zituen; Lujanbiok bat; eta Zabaletak bestea. 4-1 irabazi zuten, eta lider dira hernaniarrak. Emakumezkoen ligan ere bolada ederrean dira hernaniarrak, eta gaur, Hondarribian eutsi nahiko diote arratxari, 12:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!