Gimnasia erritmikoko erakustaldia izango da bihar, Hernaniko kiroldegian, 11:00etatik 13.00etara. Hernaniko eta Donostiako Karmelo ikastetxeko 8 eta 23 urte bitarteko haur eta gazteek hartuko dute parte. Aurtengo ikasturteko txapelketetan aurkeztuko dituzten dantzak ikusi ahal izango dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!