Aurreko astean, Euskal Herriko Mus Txapelketako Hernaniko eta Ereñotzuko kanporaketak jokatu ziren. Bertan erabaki ziren zenbat eta zein bikote sailkatu diren herrialdeko kanporaketa jokatzeko. Hernanin, 28 bikotek hartu zuten parte eta 4 sailkatu dira: Ibon eta Imolto (arkumea eta bi ardo botila irabazita), Imanol eta Oskar (bi txuleta eta bi sagardo botila), Jon eta David (bi gazta eta bi sagardo botila) eta Gaizka eta Iñaut. Ereñotzun berriz, 13 bikotek hartu zuten parte eta bi bikote sailkatu ziren: Aitzol eta Unai, eta Karlos eta Joseba. Bi bikoteek afari bana irabazi dute Fagollagan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!