Ostegunean aukera izango da ezagutzeko, adierazpen askatasuna nola izaten den larrialdi eta berreraikuntza prozesuetan, Txileko irrati komunitarioen egoera aztertuta. Hitzaldia Biterin izango da 19:30etan. Molotoff Irratiak eta Pausumedia GKEk antolatu dute Udalaren laguntzarekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!