«Gobernu Taldeak gezur berriak behar ditu aurrekoak ezkutatzeko»

Kronika - Erredakzioa 2011ko urt. 29a, 01:00

Aztiker enpresak Atez Ate­koari buruz egindako inkestaren datuak eman zi­tuen Udalak joan den astean. Bigarren inkesta da, 2009 bu­kaeran egin zen lehenengoa. Bi inkestetako datuak azter­tu­ta, Iñaki Arratibel Hamai­ka­bat alderdiko bozeramai­le­ak salatu du Gobernu Tal­de­ak gezur berriak behar di­tuela aurrekoak ezkutatzeko. «Bi inkestak konparatu bes­te­rik ez dago Marian Beitia­la­rrangoitiak eta bere taldeak datuak manipulatzen dituz­tela ikusteko (http://h1herna­ni.wordpress.com/)». Eta gaineratu du: «Gu­re us­­­­­­t­­­ez, Atez Atekoaren al­de­ko­ek inkesta manipula­tuak era­bi­li behar dituzte herrita­rren babe­sa justifika­tze­ko. Erre­fe­ren­du­ma eskatzen zu­ten her­na­­nia­rren milaka si­na­dura za­ka­­rre­tara bota zi­tuz­ten berbe­rek». Datuei erreferentzia eginez honakoa azaldu du: «2009an Alkateak esan zuen Atez Ate­­­koak zuen babesa %46,7koa zela, orain diru­die­nez, babe­sa %20koa zen soilik. Biga­rren inkestan, az­terketa de­mos­ko­pikoak dio %64,6a on­do ego­ki­­tu dela eta 2009ko in­kes­­tak zioen %73,3ak ez zi­tue­la ara­zoak izango Atez Ate­kora ego­kitzeko. Datu hau­­ek argi uzten dute mol­da­tu ezin diren pertsonen kopu­rua hazi egin dela eta hain­bes­te goraipatu den Atez Ate­koaren erosota­su­na ez doa­­la bat hernania­rren iri­tziarekin». Gezur gehiago ere badi­re­la na­­­bar­­mendu du Arratibe­lek pren­tsa oharrean: «Atez Ate­­koa sistemarik merkeena dela esan izan da. Hamai­ka­batek emandako datuen ara­be­ra, Zer­bitzu Publikoetako zine­go­tziak onartu egin behar izan du Atez Atekoa ga­res­tia­goa dela; hori bai, bere esa­ne­tan nabarmen­tze­ko moduko alderik ez dago. Dirudienez, 900.000 euroko defizitak ez du kezkatzen. Hamaikabat alderdiak dio Atez Atekoa bertan behera utzi daitekeela, Alkateak esan ez bezala, eta gezu­rrez­ko in­kesten gainetik, herna­nia­rren nahia dagoela. «Herna­nia­­rrak izango dira maia­tze­ko hauteskundeetan eraba­ki­­ko dutenak Atez Atekoa man­tendu nahi duten edo ez. Hamaikabatetik argi dugu: bosgarren kontene­do­rea jarri behar dugu».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!