pelota gustuko dutenek aukera paregabea dute gaur Gazte Asanbladak antolatu duen jaialdian. Hernaniko goi mailako pelotariak eta Goñi IIa eta Koka izango dira aurrez aurre, 17:30etan hasita. Bi partidu jokatuko dira: aurrenekoan, Goñi IIak Mikel Elolarekin jokatuko du Ojuel eta Gorrotxategiren kontra; bigarrengoan, Oiaga eta Esnalek osatuko dute bikotea Koka eta Ezeizaren aurka. Partiduen ostean, 22:30etatik aurrera BH Roja eta Despervicio taldeek joko dute Gaztetxean
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!