Kutxa Saria Txapelketa bihar hasiko da eta Manzisidor hernaniarrak hartuko du parte

Kronika - Erredakzioa 2011ko urt. 29a, 01:00

Bihar jarriko da abian goi-mailako Kutxa Saria 2011 Txapelketa. Gipuzkoako Eus­kal Pilota Federazioak antolatutako lehiaketa honek Eus­kal Herriko pelotaririk onenak biltzen ditu eta bertan izango da Goiatz Manzisidor hernaniarra. Manzisidorrek Amaya Serre baxenafartarra izango du bikote eta datorren igandean sartuko da txapelketan. Muneta eta Graciet-en aurka jokatuko dute, 11:30e­tan Hernanin. Ondoren, Etchelecu-Montes eta Espi­nar-Ruiz de Larramendi neurtuko dira. Txapelketari ekiteko, bihar ere bi partidu izango dira, 11:30etan Zumarragan: Elgue­zabal-Aroze­na/Etche­lecu-Montes; eta Caset-Men­diza­bal/Muneta-Graciet. Finala otsai­laren 26an jokatuko da To­­losako Beotibar pelotalekuan.

Lehiaketa sistema

Antolaketa Batzordeak 12 pilotari hautatu ditu, 6 bikote osatuaz. Bikote hauek bi multzotan banatu dituzte, hiruna bakoitzean. Multzo bakoitzean joaneko ligaxka bat jokatuko dute, denek de­nen aurka. Ligaxkaren amaie­ran lehenengo eta bi­garren postuetan sailkaturiko bikoteek, elkarren artean gurutzatuta, finalerdiak jo­katuko dituzte norgehiagoka batera. Finalerdietako irabazleek finala jokatuko dute eta, galtzaileek, berriz, 3. eta 4. postua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!