Hilabeteko azkeneko larunbata da gaur eta ohi bezala, Bigarren Eskuko Azoka izango da Atsegindegi plazan. Bigarren eskuko produktuak erosteko aukera izango da goiz partean, 10:30etatik 13:30etara. Denetariko produktuak izango dira, hasi arropatik eta pitxietaraino. Produktu onak, prezio onean.
Parte hartzeko, apuntatu
Azokan produktuak saldu nahi dutenek izena eman behar dute aurrez. Hurrengo azoka otsailaren 27an izango da. Izena emateko, Udaletxeko 4garren pisura joan behar da edo telefono honetara deitu. 943 33 70 43 begin_of_the_skype_highlighting 943 33 70 43 end_of_the_skype_highlighting. Zerrenda osatzerakoan lehentasuna izango dute Hernanin erroldatuta daudenek.