Bi hernaniar Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako finalerdietan, gaur Iruran

Kronika - Erredakzioa 2011ko urt. 29a, 01:00

Gaur Iruran, Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako fi­na­lerdiak jokatuko dituzte bi hernaniarrek. Alde batetik, 09:15etan (4. partidua) Ander Lopezek Gurutzal­deren aurka jokatuko du jubeniletan. Partidu zaila aurreikusten da eta Astigarragakoa da faborito. Bes­tetik, 16:15etan (2. partidua) Aritz Otaegik Goikoe­txea­ren aurka jokatuko du senior bigarren mailan. Hernaniarra da faborito. Otaegik partidua irabazten badu, finala jokatzeaz gain, mailaz igotzea lortuko luke
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!