Ikatza liburugune politiko-soziala irekiko dute gaur Karboneran, Zapa kalean

Kronika - Erredakzioa 2011ko urt. 28a, 01:00

Ikatza liburugunea sortu dute Karboneran, Zapa kalean, eta gaur irekiko ditu bere ateak arratsaldeko 20:30etatik aurrera. Pintxo eta edariez gain, bazkide egiteko aukera izango da. Azaldu dutenez, «liburugunea politiko-soziala izango da eta ezagutzaren arloan dagoen monopolioaren aurrean pentsaera eta jarrera kritikoa bultzatzea du helburu».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!