Ostiralero bezala, gaur ere kalera aterako dira senide, lagun eta herritarrak presoen eskubideak aldarrikatzera. Kontzentrazioa egingo dute 20:00etan Gudarien plazan, Etxean nahi ditugu lelopean. Horrez gain, AAMk jakinarazi du Gabonetako saskiaren zenbaki sarituak azaldu gabe jarraitzen duela. Zenbaki saritua 8.104 da. Zenbaki hori daukanak deitu dezala: 699 82 91 98.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!