Grebak jarraipen zabala Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2011ko urt. 28a, 01:00

Greba Orokorra deitu zu­ten atzo Hego Euskal He­rri­ko bost sindikatuk, ELA, LAB, STEE/EILAS, EHNE eta HIRUk, Espainiako Go­ber­­nuak onartu nahi duen pen­tsio erreformaren aurka.
Grebak jarraipen zabala  izan zuen Hernanin. Erdigu­nean komertzio txiki eta ta­berna guztiak itxi zituzten goizeko aurreneko ordutik. Era­kunde publikoek ere bat egin zuten grebarekin, eta Uda­le­txe, Liburutegi eta Kiroldegiak ez zituzten ateak zabaldu. An­bu­latorioan zerbitzu minimoetan aritu ziren lanean. Eta baita autobus zerbitzuak ere: bai urdina eta bai gorria zerbitzu minimoetan aritu ziren. He­rriko en­pre­sa haundi gehienek bat egin zuten Greba­rekin: Gu­reola, Ubis, AMR, Arkema, Ferronia, Loire eta Arcelor Mittalek. Enpresa haundi zein txiki ba­tzu­tan izan zen mugimendua, horien artean, Ziku­ñagako Papeleran eta Elec­troquímica de Hernanin.

Sindikatuek balorazio ona,  gobernuak kaxkarra
Greba deialdia egin duten sindikatuek adierazi zutenez, Gi­puzkoan %80k egin zuten greba, eta Bizkaian, Araban eta Nafarroan ere dezenteko ja­rrai­pena izan zuen. Eusko Jaurlaritzak kaxkartzat jo zuen greba, eta ka­surik onenetan %30 inguruk egin zuela adierazi zuten, Gipuzkoan adibidez.
Pentsioen erreforma asteazkenean hitzartu zuten Es­painiako Gobernuak, CCOO­ek eta UGTk eta gaur dute onartzekoa. 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!