Gipuzkoako Txapelketako aurreneko froga jokatu zen igandean Fagollagan, eta bertan Diego Barriok lortu zuen emaitzarik onena, Superclass mailan. 6 puntu ditu, hau da, hanka lurrean 6 alditan bakarrik jarri zuen. Bigarren postua Raul Gutierrezek lortu zuen, 8 punturekin. Benito Ros, munduko txapelduna, lehenengo mailan, eta Ion Areitio bigarren mailan, atzetik geratu ziren, hirugarren eta laugarren postuan, 11 eta 13 punturekin. Denera 50 lagunek hartu zuten parte, bost mailatan banatuta. Maila bakoitzeko irabazleak honakoak izan ziren: juniorretan, Iker Gonzalez 19 punturekin; infantiletan, Sergio Fernandez 33 punturekin; alebinetan, Borja Conejos -25 punturekin; eta benjaminetan, Haimar Etxeberria 0 punturekin. Hurrengo froga otsailaren 6an izango da Pasai Donibanen, Arrokandietan.