Hernaniko Musika Bandak 150 urte betetzen ditu aurten eta urteurrena ospatzeko, hainbat ekintza antolatu ditu. Horien artean, argazki erakusketa egiteko asmoa du martxoa erdi aldean eta argazki bila dabiltza. Herritarrei dei egin diete bandarekin lotutako argazkiak uzteko eta daukaten informazioa emateko. Torres argazki dendan utzi behar dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!