Buruntzaldeko 11 auto-eskoletan azterketa teorikoa euskeraz egiteko aukera dago iaztik eta aurreko ikasturtean azterketa gainditu zuten ikasleen artean, sariak zozketatu zituzten atzo, egitasmoko ordezkari politiko eta auto-eskoletako arduradunek. Buruntzalde osoan 47k eman zuten izena azterketa euskeraz ateratzeko eta horietatik 34k gainditu dute. Hernanin 10 izan dira gainditu dutenak, Otamendi auto-eskolan guztiak, eta Beñat Apezetxea izan da saritua. Teorikoa ateratzen izandako gastuak ordaintzeko, 400 euroko saria irabazi du. Buruntzaldetik, guztira 7 saritu izan dira. Egitasmoari jarraipena emango diote 2010-2011 ikasturtean.