Txileko irrati komunitarioen egoera aztergai datorren astean

Kronika - Erredakzioa 2011ko urt. 25a, 01:00

Pausumediak antolatuta eta Molotoff irratiak eta Udalak lagunduta, adierazpen askatasuna larrialdi eta berreraikun­tza prozesuetan nola izaten den ezagutzeke aukera izango da otsailaren 3an, Herna­nin. Horretarako, Txileko irrati komunitarioen egoera aztertuko da. Hizlariak honakoak izan­go dira: Maria Pia Matta AMARC-eko presidentea eta Mariano Sanchez AMARC Europako presidentea (AMARC: Asociacion Mundial de Radios Comunitarias). Bi­terin izango da 19:30etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!