Kadeteak laugarren, Gipuzkoako Ligako lehenengo estropadan

Kronika - Erredakzioa 2011ko urt. 25a, 01:00

Joan den asteburuan, Gi­puz­koako Batel Ligari ekin zion Hernanik, Zumaian, eta emaitzak denetarikoak izan ziren. Posturik onena kadeteek lortu zuten, 4garren postuan bukatu baitzuten. Infantiletan, nesketan eta seniorretan ez zuten oso estropada ona egin eta atzerago ibili ziren. Orain liga aurrera joan ahala, helburua postuak hobetzea izango du Hernanik. Gipuzkoako Liga honek, 12 estropada izango ditu eta apirilera arte luzatuko da. Bertan, Hernaniko arraun elkarteak ligako estropada bat antolatuko du, martxoaren 19an. Hernanin bertan araututako neurrietako estropadarik egiteko lekurik ez dagoenez, estropada Loiolan egingo da. Horretaz gain, San Joane­ta­ko azken urteetan bezala, Elo­rrabiko urtegian estropada an­tolatuko du arraun elkarteak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!