Ezker Abertzaleak bat egiten du osteguneko grebarekin

Kronika - Erredakzioa 2011ko urt. 25a, 01:00

ELA, LAB, STEE/EILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek greba orokorra deitu dute urtarrilaren 27an, ostegunean, Es­pai­­­niako Go­ber­nuak egin nahi duen pentsio erre­for­­maren aur­ka eta Herna­niko Ezker Aber­tzaleak bat egi­ten duela jakinarazi du.
«Espainiar Gobernua, Euro­­­­pa eta munduko botere ekonomikoen irizpide eta agin­duak beteaz, langileriaren aurkako neurri basatiak bul­tzatzen ari da. Eremu sozialeko hainbat neu­rri bertan behe­ra utzi ditu, lan erreformaren aldaketari ekin dio eta orain pentsioen erre­­­forma burutu nahi du», azaldu du.

«38 edo 40 urte kotizatzera behartuta izango gara»
Pentsio erreforma honekin, PSOEren Gobernuak langileen aurkako neurri zehatzak hartu nahi dituela dio Ezker Aber­tza­leak: «erretiro adina 67 ur­te­tara luzatu, pentsioa eskura­tzeko kotizazio aldia areagotu… Guzti hau gauza­tzeko oinarri erregulatzailea kalkulatzeko urte gehiago hartuko dituzte kontuan; gaurdaino azken 15 urteak hartzen baziren kontu­an, baliteke hemendik aurrera 20 edota 25 izatea. Modu ho­netan pentsioen %100era iristeko 38 edo 40 urte kotizatzera behartuta izango gara, hau da pen­tsioek izan beharko luketen erosteko ahalmenari eusteko betebeharra ezabatuko dute».
Eta gaineratu du gero eta gehiago pentsio eskubiderik ga­be geldituko direla: «Lan mer­katu prekario honetan, za­ti­ka­ko jardunaldiekin, aldi ba­terako enpleguarekin eta kale go­rrira botatzeko erraztasun guz­­tiekin, praktikan ezinezkoa izango da eskatzen dituzten ur­te guztiak betetzea eta, hortaz, gero eta jende gehiago pen­tsio eskubiderik gabe geldituko da».
Horrez gain dio PSOEK, PPk eta PNVk euren eredu sozio-ekonomikoa inposatu nahi dutela: «Krisi ekonomikoaz baliatzen dira langileon aurkako neurri basati eta lotsagarriak adostu eta onar­tzeko».
Ezker Abertzaleak grebarekin bat egiteaz gain, mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatu du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!