Atez Atekoari epaileak jarritako autoaren berri emango dute gaur

Kronika - Erredakzioa 2011ko urt. 26a, 01:00

Zerbitzu Publikoetako Batzordea bilduko da gaur, 18:30etan Udaletxeko Areto Nagusian. Bi puntu izango dituzte. Batetik, animaliei buruzko Udal Ordenantzari aldaketa batzuk egin zaizkio, eta horiek azalduko dituzte; alegia, animaliak edukitzeak zein eskubide eta betebehar eskatzen dizkion nagusiari. Bestetik, azaroko auto bati buruz ariko dira: Donostiako Epaitegiak azaroan auto bat kaleratu zuen, Atez Ateko bilketaren konpetentziei buruzkoa, eta auto hori betetzeko Udalak akordio bat sinatu du San Markore­kin. Hori azalduko dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!