Eskia gustuko dutenek aukera paregabea dute urtarrilaren 29 eta 30ean Mendiriz Mendik antolatutako irteerarekin. Cauteretsera joango dira, iraupen eskia eta eski alpinoa egiteko asmoarekin. Irteerara joan nahi dutenek, Mendiriz Mendiko elkarteko lokaletik pasa behar dute (Iturregi plaza), astelehen edo ostegunean, 20:00etatik 21:00etara. Prezioa 40 eta 75 euro artekoa da, zenbait baldintzaren arabera, eta izena ematerakoan 20 euro aurreratu behar dira. Azken eguna urtarrilaren 27a da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!