Florida inguruan egingo diren 127 etxebizitzetan lehentasuna izango dute hernaniarrek

Kronika - Erredakzioa 2011ko urt. 24a, 01:00

hamabost puntu izango di­tuzte gaur aztergai Ple­noan. Udale­ko Areto Na­gu­sian egingo dute, 18:30etan. Aztertuko dituzten puntuen artean, besteak beste, aipagarrienak ondorengoak dira: 2011ko aurrekontuak; hildakoei agurrak eta omenaldi zibilak egiteko ordenantza; taxi zerbitzuen ordenantza; Garbitaniari kapital soziala zabaltzeko proposamena; eta Arau Subsidiarioen barruan, Flo­ridako hirigintza hitzarmenari behin betiko onarpena ematea.

127 etxebizitzetatik, 66 Babes Ofizialekoak
Gaurko Plenoko puntu bat izango da Udalak Etolur elkartearekin egindako hi­tzarmena. 2006an sinatu zuten Udalak, Etolur (Foru Aldundiaren elkarte publikoak) eta AMR Refrectarios enpresak. Hitzarmenaren bidez, AMR Ibaiondo ingurura eraman zuten, eta ordura arte Florida auzoko enpresaren partzela izandakoan etxebizitzak eraikitzea adostu zuten. Udalak adierazi duenez, sorturiko arazoak konpondu dituzte, eta lortutako onurak, besteak beste, ondorengoak izango dira: Babes Ofizialeko 15 etxebi­tzia udalari emango dizkio, eta honek alokairuan jarriko ditu; Landare Tokiko kirol gunea Udal­aren jabetzara pasako da; Etolurrek Flo­ri­da inguruan eraikiko di­tuen Babes Ofizialeko 51 etxebizitza eta tasatutako 61 etxebizitza Hernanin bizi direnen esku geratuko dira; Florida ka­lean urbanizazio lanak egin­go dira; zuhaitzez beteko den pasealekuaren ondoan 2.500m2ko pla­za egingo da, auzoko erre­ferentzi bihurtuko dena; trenbide azpiko pasabidea eraikitzeko ekarpen ekonomikoa egin­go du Etolurrek; eta Etolurrek Udalarekin di­tuen zorrak kitatuko ditu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!