Biteri Kultur Etxean Yoga ikastaroa ari dira ematen, eta jakinarazi dutenez, oraindik zazpi plaza daude libre. Ondorioz, izena emateko epea zabaldu dute berriz ere: aukera gaur, bihar eta etzi dago. Yoga ikastaroak astelehen eta asteazkenetan, eta astearte eta ostegunetan ematen dituzte, biak 19:30etatik 21:00etara, euskeraz. Ikastaroak 77 euro balio du herrikoentzat, eta 101,5 kanpokoentzat.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!