«Sagardotegi txikiek badaukagu zer eskainia»

Kronika - Erredakzioa 2011ko urt. 23a, 01:00

Hasiera guztiak dira zailak, baina gero eta asentatuago dago Goiko Lastola merkatuan. Laxaro Etxabek gar­bi dauka, formatu txikian se­gi­ko dutela, eta segi nahi du­te­la. «Uste dugu, gure txikian badaukagula zer eskainia».

Sagardotegi berria, sagardogintzan zaharra

Beti egin izan da sagardoa Lastolan. «Auzoak zuen tolarea, eta bertan egiten ziren inguruko sagardoak. Lau Lastola gara hemen, eta denentzako sagardoa aldameneko etxean jotzen zen. Intsusadik ere tolare hori erabiltzen zuen». 1975ean tolarea kendu egin zuten auzoan, eta orduan jarri zuten Goiko Lastolan. Ordu­tik sagardogintza etxe ba­rruan ezagutu du Laxarok. «Sagar dezente zen hemen. Errio bazterretik gure etxeraino sagastia ezagutu dugu guk». Beharko egin, beraz, sagardoa; eguneroko edaria, urte askotan, auzotarrentzat. 1998an merkatura salto 1998an, ur haundiagoetan sar­­tzea erabaki zuten, eta jendeari ireki zioten Goiko Las­tola. «Hasiera hura ez zen erre­xa izan. Bodega txikien­tzat nekeza da merkatu honetan sartzen. Orain asentatu gara. Txotxean poliki dabil jendea, eta botilan ere ondo saltzen dugu, inguru honetan». Tolare berria jarri zuten 2000 urtean, kupelak ere berritzen ari dira, eta sagastia sartzen, etxe inguruan. Haunditzeko irrikarik gabe, bodega txikiarekin segi nahi dute Goiko Lastolan. «Beste zerbait eskaini nahi dugu. Leku atsegin bat, bertako produktua, gero eta kalitate hobea... Umiltasu­nean segi nahi dugu, egiten dugun hori gero eta hobeto eginez, eguneroko horri jarraipena eginez... Gure txikian ere, badaukagu zer eskainia».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!